AUPA LAGUNOK!!!
Ongi etorri gure blogera. Gu Araiako eskolako 4.mailako ikasleak gara. Gelan burutzen ditugun ekintzak, gure argazkiak, lanak eta beste gauzen berri izateko baliagarria izanen zaigun bloga izanen da.
1-2-3 prest saltseatzeko!!!!

2013-12-17

MENDIXURRERA IRTEERA

Mendixurren egon gara hegaztiak ikusten. Azalpenak entzun ondoren prismatiko eta teleskopioarekin behatzen egon gara bertan zeuden hegaztiak. Makina bat hegazti zeuden: ahateak, miruak, kaioak,... Hauek identifikatzeko ezaugarriak aipatu ditu gure begiraleak. Aurrerantzean, zerurantz begiratu eta hegaztiak identifikatzen hasiko gara kontutan hartuz hauen oinak, lumak, mokoa, buztana,...
Aurreko astean, Alaveseko bi jokalari izan genituen eskolan bisitan, Jagoba Beobide eta Unai Medina. Oso gustura egon ginen beraiekin eta galdera asko eta asko egin genizkien. Ondoren kamiseta, baloi, posterretan,... sinatu ziguten. Oso jator portatu ziren gurekin. Hona hemen beraiekin ateratako argazkia.