AUPA LAGUNOK!!!
Ongi etorri gure blogera. Gu Araiako eskolako 4.mailako ikasleak gara. Gelan burutzen ditugun ekintzak, gure argazkiak, lanak eta beste gauzen berri izateko baliagarria izanen zaigun bloga izanen da.
1-2-3 prest saltseatzeko!!!!

2013-12-17

MENDIXURRERA IRTEERA

Mendixurren egon gara hegaztiak ikusten. Azalpenak entzun ondoren prismatiko eta teleskopioarekin behatzen egon gara bertan zeuden hegaztiak. Makina bat hegazti zeuden: ahateak, miruak, kaioak,... Hauek identifikatzeko ezaugarriak aipatu ditu gure begiraleak. Aurrerantzean, zerurantz begiratu eta hegaztiak identifikatzen hasiko gara kontutan hartuz hauen oinak, lumak, mokoa, buztana,...
Aurreko astean, Alaveseko bi jokalari izan genituen eskolan bisitan, Jagoba Beobide eta Unai Medina. Oso gustura egon ginen beraiekin eta galdera asko eta asko egin genizkien. Ondoren kamiseta, baloi, posterretan,... sinatu ziguten. Oso jator portatu ziren gurekin. Hona hemen beraiekin ateratako argazkia.

2013-11-17

TXANELA 2.GAIA

AMERIKETARA JOAN NINTZEN


 Gai berria,...
Amerindiarrak, kolonizazioa, Amerika garaikidea. Euskaldunak Amerikan. Amerikako aberastasun naturalak eta pobrezia




2013-10-16

IRAKURTZEA GUSTUKO DUGU

Gelako liburutegian liburu zoragarriak daude abenturazkoak, maitasunezkoak, xelebreak,... denetarik.    Gustuko ditugu liburuak aukeratzen ditugu, bai gelan nola etxean irakurtzeko. Gero noski, liburutegia txukuntzeko beta ere, hartu behar izaten dugu.


Ikasturtea hasi zenetik liburu mordoa irakurri dugu iada, eta  irakurri bezain pronto liburu bat margotzen dugu gure "liburutegi berezian". Ikusi nahi duzu nola dagoen orain?



2013-10-15

Plastikako gure lanak ikusi nahi dituzula, hor dituzu bada guk egindako batzuk. Gaurkoan bodegoiak egiten aritu gara. Baita gustura ibili ere... Eta lan politak atera dira, ezta???







2013-09-15

GURASOENTZAKO OHARRAK


GURASOENTZAKO OHARRAK:
  1. MATERIAL ESCOLAR NECESARIO:
  • Común para todo el alumnado de segundo ciclo:
-Bolígrafos: negro, azul y rojo
-Lápiz y goma
-Regla pequeña para subrayados
-Tijeras y una barra de cola
-Pinturas y rotuladores.
-Calculadora sencilla.
-Carpeta, clasificador para llevar y traer los trabajos de casa
  • Diccionarios:
*      Elhuyar Ikaslearen hiztegia
*      Diccionario escolar de la lengua española edit.Santillana 
  • E.P: 4 curso:
-Compás, escuadra, cartabón.
  • Para Educación física una toalla pequeña, una camiseta de recambio, y jabón.  
  • 10 EUROS para los gastos de clase.
2. CURSO DE NATACIÓN


-Será todos los jueves, comenzando el 10 de octubre hasta las vacaciones de Navidad.

Esta actividad sigue estando subvencionada y las ausencias deberán ser debidamente justificadas. 



3.EVALUACIONES:
-1. evaluación: 5 de diciembre

-2. evaluación: 21 de Marzo

-3. evaluación: 19 de junio
 
4.PROFESORADO (2013-14)
-E.P 4: Aintzane
-Consultora: Marta
 -Inglés: Amaia
-Educación Física: Eneko
-P.T : Marijo
-Logopeda: Coro
-HIPI: Koldo (sustituye a Noemí)
-Música: Koldo (sustituye a Noemí)
5.TXANELAKO 4.MAILAKO
Gaiak:/Temas:

  1. MAITE DITUT MAITE, GURE BAZTERRAK ...
(Ni eta gure eskualdea; Eskualdearen azterketa: herriak, klima eta paisaia ...)
-Maite ditut gure bazterrak/ Me gusta mi tierra.
-Eskualdea kokatzen eta bertan orientatzen / Situar nuestra comarca y saber
orientarse en la misma.
-Eskualdeko herriak /Los pueblos de nuestra comarca.
-Eskualdeko klima eta paisaia / Clima y paisaje de nuestra comarca.


  1. AMERIKETARA JOAN NINTZEN.
 (Amerindiarrak, kolonizazioa, Amerika garaikidea: Euskaldunak Ameriketan. Amerikako aberastasun naturalak eta pobrezia.)
-Ameriketara joan nintzen / América.
-Amerikaren kokapena / Situar América
-Kolon aurreko garaiko zibilizazioak / Civilizaciones precolombinas
-Kolonizazioa / La colonización
-Amerika garaikidea / La América actual.

  1. MUGI GORPUTZA ETA IZAN ONTSA!
 Lokozioa aparatua:giharrak eta hezurrak. Ariketa fisikoa eta osasuna.
-Mugi gorputza eta izan ontsa! / El cuerpo y la salud.
-Lokomozio aparatua / El aparato locomotor.

  1. MILA GAU EA BAT GEHIAGO
Arabiarrak: Bizimodua Erdi Aroan, Islama. Musulmanak iberiar penintsulan eta EH-an, ekarpenak. Musulmanak gaur egun.
-Mila gau eta lau gehiago/ Las mil y una noches.
-Arabiar penintsularen kokapena / Ubicación de la Península Arábiga.
-Arabiarren bizimodua Erdi Aroan / La vida de los árabes en la Edad Media.
-Musulmanak gaur egun / Los musulmanes hoy en día.

  1. URA, BIZITZAREN ITURRIA.
 Bizitzaren sorrera. Uraren ezaugarriak eta uraren erabilera egokiak eta desegokiak(kutsadura)
-Ura bizitzaren iturri / El agua fuente de vida.
-Bizitzaren sorrera / El nacimiento de la vida.
-Uraren propietateak / Las propiedades del agua.
-Uraren erabilerak / Utilidades del agua.


  1. IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA.
 (Ugalketa zer den. Landareen eta animalien ugalketa. Gizakien sexualitatea eta ugalketa)
-Izan zirelako gara, garelako izango dira! / La reproducción.
-Ugalketa zer den / ¿Qué es la reproducción?
-Landareen eta animalien ugalketa / La reproducción de las plantas y los
animales.
-Gizakiaren sexualitatea eta ugalketa / La sexualidad y reproducción humana.


7. ZER BERRI? ZAHARRAK BERRI!
Zikloaren berrikuspena.

2013-06-20

ONDO PASA OPORRETAN!!!


UDARAKO ETXEKO LANAK,.... UFFFFFFF.......


3.maila bukatu dugu!!!!  Hilabete hauetan zehar asko ikasi dugu eta orain oporrak iritsi dira.

UDAKO ETXERAKO LANAK

1.-TXANELA 7. Ikasturtean zehar landutako gaien errepasoa da: Txina, Egipto, Natura,...
2.-MATEMATIKAKO LIBURUTIK GEOMETRIA atala saiatu egiten eta Taulak errepasatu, ez ahazteko. 
3.-IRAKURRI, EGUNERO IRAKURRI: Gustuko duzuen libururen bat hartu eta irakurtzen gozatu!!! Ikasturtean zehar zuek gomendatu dituzue liburu batzuk: komikiak,

TAREAS PARA EL VERANO
1.TXANELA 7: cuadernillo de repaso sobre temas tratados durante el curso: china, egipto, natura,...
2.GEOMETRÍA del LIBRO DE MATEMÁTICAS. y repasar las tablas de multiplicar. 
3. LECTURA DIARIA
.
Honez gain hemen dituzue helbide batzuk udan igerileku edo ibaian bainu bat hartu edota futbolean 2 edo 3 partidu jokatu ondoren atseden piska bat hartzeko aproposak: 

1. 
Helbide honetan 3.mailako arloak lantzen dira. Batez ere interesgarriak dira "udarako matematika errefortzua" Peredako materiala da, guk gelan landutakoaren errepasoa . Eta baita  "udarako euskara errefortzua" irakurriaren ulermena lantzeko testu txikiak agertzen dira.  Hori bai egin ahal izateko inprimatu egin beharko dituzue.
Blog interesante sobre todo entrando en las pestañas "udarako matematika errefortzua" (Pereda, resumen de lo trabajado en clase) y "udarako euskara errefortzua" textos cortos para trabajar la comprensión de la lectura. Para poder trabajar con estos materiales hay que imprimirlos.

-http://marianboto.blogspot.com.es/search/label/MATEMATIKA


2.
AGREGA PROIEKTUA
  1. Luzera
  2. Gaitasuna
  3. Taulak eta grafikoak
  4. Zatikia eta zenbaki hamartarra
  5. Zenbaki naturalen biderketa eta zatiketa
  6. Denbora
  7. Diru-sistema
  8. Masa (pisua)
  9. Milioia baino txikiagoak diren zenbaki naturalak
  10. Hurbilketa erabiltzea, zenbaki arrunten arteko eragiketak egiteko.
  11. Kalkulagailua
  12. Azalera
  13. Zoria (azar) eta probabilitatea
  14. Zenbaki naturalen batuketa eta kenketa

3. Matematikak lantzeko helbidea. 2.zikloko edukiak agertzen dira.


2013-05-10

Autoerretratuak

Plastika ordutan egindako lanak dituzu ikusgai bideo honetan.
3.mailakoak artista handiak baikara!!!

2013-04-22

FIRIN FARAN AIREA DANTZAN

Gelan esperimetuak egiten...

Airea eta haizea aztertzen gabiltzan azken boladan. Hona hemen gelan egindako esperimentuak.
Aire beroa eta hotza. Zer gertatuko da?