AUPA LAGUNOK!!!
Ongi etorri gure blogera. Gu Araiako eskolako 4.mailako ikasleak gara. Gelan burutzen ditugun ekintzak, gure argazkiak, lanak eta beste gauzen berri izateko baliagarria izanen zaigun bloga izanen da.
1-2-3 prest saltseatzeko!!!!

2013-10-16

IRAKURTZEA GUSTUKO DUGU

Gelako liburutegian liburu zoragarriak daude abenturazkoak, maitasunezkoak, xelebreak,... denetarik.    Gustuko ditugu liburuak aukeratzen ditugu, bai gelan nola etxean irakurtzeko. Gero noski, liburutegia txukuntzeko beta ere, hartu behar izaten dugu.


Ikasturtea hasi zenetik liburu mordoa irakurri dugu iada, eta  irakurri bezain pronto liburu bat margotzen dugu gure "liburutegi berezian". Ikusi nahi duzu nola dagoen orain?



2013-10-15

Plastikako gure lanak ikusi nahi dituzula, hor dituzu bada guk egindako batzuk. Gaurkoan bodegoiak egiten aritu gara. Baita gustura ibili ere... Eta lan politak atera dira, ezta???